«Bakeaz hitz egin beharko dute gobernuak eta ETAk»

2011ko azaroaren 17a
00:00
Entzun
Espainiako Gobernuaren eta ETAren arteko elkarrizketen alde azaldu da Francisco Rubio Llorente Estatu Kontseiluaren presidentea. «Hitz egin beharko dute; ez politikaz, baina bai bakeaz», adierazi dio Efe berri agentziari. «Irlandan egin zuten. Armak entregatzeko eskatzen badiegu, existitzen jarraitu beharko du ETAk, eta haiekin hitz egin beharko da jakiteko non entregatu behar dituzten armak eta zein epetan». Era berean, auzi politikoa konpontzearen alde azaldu da Rubio Llorente. «1978an planteatu zen arazoa kopondu behar da». Estatu Kontseilua Espainiako Gobernua aholkatzeko erakunde bat da, eta gobernuburu ohiek eta hainbat arlotako adituek osatzen dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.