Konponbideari begira

Bakebidean ez mugitzea "ulertezina" dela salatu du Urkulluk

Bakean aurrera egiteko "urrats eraginkorrak" eskatu ditu lehendakariak, Madrilen egindako hitzaldian.

Iñigo Urkullu, gaur, Madrilen. JAVIER LIZON, EFE
edurne begiristain
2014ko otsailaren 5a
17:17
Entzun

ETAk jardun armatua utzi zuenetik bi urte baino gehiago igaro direnean, «ezer aldatu izan ez balitz bezala» ari direnak kritikatu ditu Iñigo Urkullu lehendakariak. Haren ustez, ETAk armak utzi zituenetik Euskal Herriko egoera politikoa «asko hobetu» da eta «ulertezina» da zenbait sektorek pausorik ez ematea: «Ez mugitzea ulertezina da; ez du ekarpenik egiten». 

Baketzean aurrera egiteko «urrats eraginkorrak» eskatu ditu Urkulluk, bai eta zabaldu den aukera historikoari arduraz erantzutea ere. Ordea, uste du ez dela ari «nahikoa» egiten. Modu horretan mintzatu da lehendakaria Madrilen, Forum Europak antolatutako gosari informatiboan.

Elkarrizketarako eta adostasunerako eskua luzatu dio, halaber, Espainiako Gobernuari, bakebidea «erantzukizunez» jorratzeko. Hala, espetxe politikaz eta memoria institutuaz hedabideetan «zarata» eginez eztabaidatu beharrean, hitz egitea eta bi gobernuen arteko ahalik eta akordiorik zabalena lortzea proposatu dio Mariano Rajoyri. Ez du argitu, hala ere, Espainiako gobernuburuarekin bildu den Madrilen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.