Jonan Fernadez Elkarri-ko koordinatzaileak nabarmendu du euskal gizartearen bake exijentzia inoiz baino handiagoa dela, eta, ildo horretatik, alderdi politikoek nahi horri erantzun behar diotela iritzi dio. Dena den, bakegintzan gizartearen parte-hartzea funtsezkoa dela azpimarrat u du.
"Gizartea nazkatuta dago, eta inoiz ez bezala, konponbidea exijitzen du. Exijentzia horrek hiru lehentasun ditu: biolentziaren amaiera, elkarrizketatutako akordioa eta erantzun argiak. Une honetan, gizarteak erantzun argiak eskatzen dizkie aktore politikoei", adierazi du Fernandezek.
Euskal Herriko gatazka
Bakegintzari "buru-belarri" heltzeko garaia dela uste du Elkarri-k
Alderdien elkarrizketa mahaia erat dadila eskatzeko 122.513 sinadura jaso ditu Elkarri bakearen eta elkarrizketaren aldeko gizarte mugimenduak. Herenegun, Gasteizko zein Iruñeko legebiltzarretan aurkeztu zituzten sinadura horiek, eta, gaur berriz, herritarrei aurkeztu dizkiete Bilboko Euskalduna Jauregian egin duten ekitaldian. Bakegintzari "buru-belarri" heltzeko garaia dela iritzi diote Elkarri-ko arduradunek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu