komunikabideak

'Bakeprozesua.org' bloga sortu du Lokarrik

Bakeaz eta normalizazioaz herritarren ekarpenak jaso nahi ditu.

2010eko otsailaren 3a
17:21
Entzun
Lokarri akordioaren eta kontsultaren aldeko herritarren sareak, bake eta normalizazioari buruz herritarrek dituzten ekarpenak jasotzeko asmoz, bakeprozesua.org bloga jarri du abian gaur. "Pertsona ezberdinen arteko topaleku eta elkarrizketa gunea" izatea espero du Lokarrik, eta helburu haren alde "jarrera aktiboa" lortzea.

"Euskal gizartean identitate plural eta desberdinak elkarbizi dira, euren errealitatea ulertzeko eta etorkizuna irudikatzeko era ezberdinak. Era berean, anitzak dira bekeaz eta elkarbizitzaz dauden planteamenduak. Sarean garatzen duen ekintzak iritzi ezberdinak aintzat hartzea nahi du Lokarrik, betiere jarrera ezberdinak dituzten ideiekiko errespetuzkoak badira".



Haren arabera, dagoeneko "arlo ezberdinetako ehun lagun erreferentek" hartu dute bertan idazteko konpromisoa. Iñigo Lamarca EAEko arartekoak egin du aurreneko artikulua, Giza Eskubideen aldeko etika izenekoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.