«Bakerako hezkuntza» sustatzeko tresna osatu du Jaurlaritzak
ETAren biktimen testigantzak baino ez dituzte ipini Bakeguneren webgunean
Isabel Zelaa Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuaren esanetan, «elkarbizitza eta balioetan oinarritutako hezkuntza» sustatzeko erreminta osatu dute: Bakegune. Hezkuntza komunitateak «bakerako hezkuntza» garatzeko laguntza jasoko duela dio, bi modutara: Barakaldoko Berritzagunean laguntza pertsonalizatua eta www.eskolabakegune.euskadi.net webgunea. Ekimen hori Bizikidetza Demokratikoa eta Indarkeria Deslegitimatzeko Planak jasotzen du. Plan horren ardatzak gogorarazi ditu sailburuak: «Instituzio demokratikoen defentsa eta edozein terrorismo motaren deslegitimazioa, zehazki ETArena, etorkizunean iritzi bat defendatzeagatik mehatxupean bizi diren pertsonak askeak izan daitezen». Webgune horretan, ETAren biktimen testigantzak baino ez dituzte jaso, eta Bakearen Aldeko Koordinakundea, Bakiola eta Fernando Buesa elkarteek prestatutako dokumentalak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu