Hilabete beteko da laster ikasturtea hasi zenetik, baina urtarrilera arte ez da iritsiko eskoletara Jaurlaritzaren Bakerako Hezkuntza Plana. EILASen irudiko, horrek argi erakusten du ez dela plan bat, «inprobisazioz beteriko ekimen bat» baizik; izan ere, oraindik ez dituzte zehaztu ez edukiak, ez prozedurak, ez jarduerak, ez denborak. « 2010-2011 ikasturtea urrian sartuta dago, eta eskoletan ez dago ez balizko planik ez materialik egitasmo horri buruz».
Horregatik, EILASen esanetan, Eusko Jaurlaritzak «propaganda baino» ez du egin biktimak eskolara eramatearekin, «biolentziaren gaiak planteatzen dituen arazoetan adostasun sozial eta politikorik bilatu gabe». Gainera, haien arabera, ez da hezkuntzarako plan bat, «ikuspegi politiko alderdikoia» duen ekimen bat baizik: «PSEren eta PPren itunaren ondorio zuzena da, eta beren behar politiko mediatikoen menpe dago».
Bakerako plana «inprobisazioz beteriko ekimena» dela deritzo EILASek
Ikasturtea aspaldi hasi zen arren, EILASek salatu du eskoletan ez dagoela «ez balizko planik ez materialik»
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu