BIZIKIDETZA

Baketik-ek udal programetan adiskidetzeari buruzko atal bat sartzea proposatu die alderdiei

Institutuak "frustrazio" kutsua nabari du herritarrengan bake prozesuari dagokionez. Udal bozek urte politikoa baldintzatuko dutela ere uste du, "alderdi politikoen arteko akordioak baino gehiago desberdintasunak bilatzea bultzatuko delako botuen bila".

Iker Uson, Kristina Soares eta Maite Aseginolaza. JON URBE / ARGAZKI PRESS
2014ko irailaren 12a
12:55
Entzun

Baketik-ek agerraldi bat egin du, gizartearen adiskidetze prozesuan urratsak proposatu eta egungo egoeraren balorazioa egiteko. Gai horretan, pertsona helduen formazioan, dibulgazio sozialean,  hezkuntza mailako aholkularitzan eta aholkularitza soziopolitikoan eta instituzionalean.

Baketik-en ustez, gaur egun onartua dago "itxaropenaren eta aukera errealen garai berri batean" bizi dela gizartea, "ETAren indarkeriarik gabeko baketik haratago joateko eta galdutako bizikidetza soziala berreskuratzeko". Halaber, "diskurtso etikoak" aurrera egin duela antzeman du: "Indarkeriaren amaierak etikoki bizitzeko gizartearen gehiengoaren borondatea azaleratzea ahalbidetu du".

2015eko maiatzean udal eta foru hauteskundeak egingo direla eta, konpromisoak eskatu dizkie alderdiei; "udalerrietarako hauteskundeetarako prestatzen ari diren programa politikoetan berradiskidetze sozialaren aldeko jardueren eta konpromisoen atal bat sartzea" proposatu die. Bizikidetza "lehentasun estrategikoa" dela gaineratu du

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.