"Mundu guztia esaten ari gara, baita ezker abertzale ofiziala ere —Anoetako agirian hala onartu baitu—, eduki politikoak eragile politikoen artean ezbaidatu behar direla. Beraz, eredu berria eta konplexuagoa behar da, Lizarra-Garaziko prozesutik eta Aljerkotik desberdina. Akatsa litzateke bi eredu horietako edozein mimetokiko errepikatzeko tentazioari amore ematea, prozesu bat zein bestea kritikatu eta autokritikatu egin behar baitira", esan du Zabaletak Radio Euskadin egindako elkarrizketan.
Bi mahaitan banatutako prozesua defenditu du Aralarren koordinatzaileak: batean, baketzea bideratuko litzateke soil-soilik; bestean, berriz, eduki politikoak. Bigarren mahai horretan "eraikuntza nazionalaz" jardun beharko litzatekeela erantsi du.
Halaber, eduki politikoei dagokien eztabaidan Euskal Herriaren egungo banaketa administratiboa eta horrek eremu bakoitzeko gizartean duen eragina aintzat hartu behar dela esan du Zabaletak, eta horregatik defenditzen duela Aralarrek Nafarroa erabakigune izatea.
Euskal Herriko gatazka
Baketzea eta normalizazioa lortzeko Aljerko edo Lizarra-Garaziko eredua errepikatzea akatsa litzateke Aralarren iduriko
Patxi Zabaleta Aralarren koordinatzaileak abagune egokia ikusten du une honetan baketzea eta normalizazioa lortzeko. Hala ere, prozesu hori aurrera eramateko ez Aljerko negoziazioetan saiatutako ereduak, ez Lizarra Garazikoak, ez dutela balio iritzi dio. Areago, haietakoren bat errepikatzeko tentazioan erortzea "akatsa" litzatekeela uste du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu