Alderdi politikoekin elkarrizketak bultzatuko dituela jakinarazi du Patxi Lopez lehendakariak. "Diskretuak eta fokuetatik urrun" egingo ditu solasaldiak. Hala esan du Eusko Legebiltzarrean. Ordea, ez du asmorik azaldu ezker abertzalearekin ere biltzeko: "Ez diogu estalkirik emango dagokion erantzukizuna hartu gabe dagoenari". Baina ez dio betiko itxi atea ezker abertzaleari: "Printzipio demokratikoak onartzen dituenean eta indarkeriatik aldentzen denean, haiekin hitz egiteko aukera zabalduko da".
Lopezek iragarri du jadanik ari dela hizketan "alderdi demokratikoekin", eta horretan segituko duela berretsi du. Dio litekeena dela "desadostasunak" sortzea elkarrizketetan, eta horregatik hitz egin nahi duela kameretatik urrun. "Bestela, demokraten posizioa ahuldu egiten da".
Lopezen irudiko, ETAren indarkeria azkenetan dago: "Terrorismoaren garaia amaitzear dago". Jakinarazi du orain arteko politikarekin segituko duela ETAri dagokionez, baikorra delakoan: "Inoiz ez da halako batasunik egon esaten duenik ETAk prezio politikorik gabe amaitu behar duela".
politika
Baketzeari buruz "elkarrizketa diskretuak" bultzatuko ditu Lopezek
"Terrorismoaren garaia" azkenetan dagoela esan du lehendakariak: "Inoiz ez da halako batasunik egon esaten duenik ETAk prezio politikorik gabe amaitu behar duela". Ordea, baztertu egin du ezker abertzalearekin biltzea: "Ez diogu estalkirik emango dagokion erantzukizuna hartu gabe dagoenari".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu