Politika

Baketzeari eta normalizazio politikoari buruzko agiria aho batez onartu du EAJko zuzendaritzak

Baketzeari eta normalizazio politikoari buruzko agiria onartu berri du EAJko zuzendaritzak, eta, halaber, atzo iluntzean aurkeztu zion Nazio Batzarrari. Markel Olano EAJko EBBko kideak agertu duenez, euskal herritarrek beren etorkizuna erabakitzeko eskubidea dutela babesten da agiri horretan, eta, era berean, eskubide hori nola bete hitzartu egin behar dela. Jeltzaleen zuzendaritzak agiria aho batez onartu duela erantsi du.

2005eko urriaren 21a
16:35
Entzun
EAJren zuzendaritzan, EBB Euzkadi Buru Batzarrean, astelehenean eztabaidatu zuten agiria, 15 orrikoa. Olanok eman dituen azalpenen arabera, bi atal nagusi ditu: bat baketzeari buruzkoa; bestea, normalizazio politikoaren ingurukoa.

Baketzeari buruzkoan EAJk gai horren inguruan hartzen dituen oinarrizko konpromisoak eta erabiliko dituen printzipioak agertzen dira. Normalizazio politikoaren ingurukoan, berriz, euskal herritarren beren etorkizuna erabakitzeko eskubidea dutela adierazten da, eta eskubide hori nola bete hitzartu egin behar dela. Alderdien Mahaia eratzen denean, berriz, EAJk Estatutu Proposamena aurkeztuko duela hartan jasotzen da agirian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.