Bakion EH Bilduk hartuko du alkatetza, Bakiobaik babestuta

2015eko ekainaren 11
15:26
Entzun

Bakion EAJ izan zen maiatzaren 24ko udal hauteskundeetan boto gehien jasotako indarra (5 hautetsi), baina alkatetza EH Bilduk (4) hartuko du, Bakiobai talde independenteak (2) babestuta, azken horrek jakinarazi duenez. 1979tik EAJ dago agintean Bakion.

Amets Jauregizar EH Bilduko kidea izango da alkate berria, etziko inbestidura saioan kargua hartuta. Legealdi honetan Aitor Apraiz izan da, eta orain alkategai zen.

Bakiobaik esan du ez duela koalizioarekin agintaldiko ituna sinatuko, eta oposizioan ariko dela, "modu eraikitzaile batean".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.