Inkomunikatuta deklaratu dute gazte biak, konfiantzazko abokatuarik gabe, atxilotu zituztenetikGuardia Zibilaren esku egon ondoren. Senide eta abokatuek ez dute oraindik haiekin egoterik izan, eta, beraz, ez dakite inkomunikazioak iraun duen denboran zernolako tratua jaso duten. Mugartegi gaur bertan geratuko da aske; Erkiagaren bermea, berriz, bihar goizera arte ez du ordaintzerik izango familiak, eta, beraz, Soto del Realeko (Madril) espetxean igaroko du gaua.
Erkiaga eta Mugartegi atxilotu dituzten operazio berean beste hiru gazte ere atzeman dituzte, guztiak Lea-Artibai eskualdekoak. Beste hirurak —Iker Legarra, Mikeldi Zenigaonandia eta Eneko Ostolaza— baldintza gabe espetxeratzeko agindu du Auzitegi Nazionalak. Gainera, hiru gazte horiek torturak salatu dituzte. Ostolazak, esaterako, boltsa egin ziotela eta elektrodoak jarri zizkiotela salatu du. Legarrak eta Zenigaonandiak, berriz, kolpeak jaso zituztela eta boltsa egin zietela. Elektrodoak jartzeko mehatxua ere egin zioten Legarrari.
Atxiloketak
Baldintza gabe aske utzi dute Mugartegi; sei mila euroko bermearekin Erkiaga
Xabier Erkiaga eta Aitor Mugartegi gazte bizkaitarrek gaur deklaratu dute Espainiako Auzitegi Nazionalean, eta biak aske lagatzeko agindu du epaileak, Erkiagari sei mila euroko bermea ezarri badio ere. Guardia Zibilak atxilotu zituen gazteak biak: Erkiaga ostegunean Lekeition eta Mugartegi ostiralean Berriatuan. Azken hori bermerik gabe utzi dute aske, baina bere kasua Adingabekoen Auzitegira eraman dute, egozten dizkioten delituak adingabeko zela egindakoak liratekeelako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu