Juanjo Rego Vidal presoari espetxealdi arindua ezarri diote Espainiako Espetxe Zaintzako buruek, duen adina eta, batik bat, dituen gaitzak kontuan hartuta. Ondorioz, etxean bete ahal izango du geratzen zaion zigorra, baldintza zorrotzak ezarri badizkiotel ere. Batetik, eskuturreko telematikoa eraman beharko du; bestetik, 10:00etatik 15:00etara soilik izango du etxetik ateratzeko baimena eta 14:00etatik 16:00etara bitartean Martuteneko espetxera deitu beharko du egunero. Halaber, astean behin sinatzera joan beharko du eta Gipuzkoatik ateratzeko debekua ezarri diote.
AAM Amnistiaren Aldeko Mugimenduak poza agertu du Rego Vidal etxera eramango dutelako, baina, era berean, baldintza gogor horiek salatu ditu "etxean preso" jarraituko duela iritzita. AAMren ustez Rego Vidalek egun dituen osasun arazo larriak espetxean jasan dituen bizi baldintza gogorren eta osasun zerbitzu eskasen ondorio dira.
Presoak
Baldintza zorrotzekin, baina etxean bete ahal izango du zigorra Juanjo Rego Vidalek
70 urte dauzka preso pasaitarrak, eta osasun arazo larri ugari: gaitz zerebrobaskularra, diabetesa, hipertentsioa, buruko infartoa, prostatako arazoak... Zigorra etxean betetzeko eskuturreko telematikoa eraman beharko du eta 10:00etatik 15:00etara bakarrik izan du etxetik ateratzeko aukera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu