Epaiaren fundamentu juridikoetako 15. puntuan zehaztuta datoz ondoko baldintzak:
•Biktimak parekatzea. «Indarkeria terrorista eta Zuzenbide Estatuaren zilegizko indarkeria parekatzen dituzten adierazpenak» egitea debekatuta dauka Sortuk. Estatuaren bortxa hori «Estatuko segurtasun indarrek erabiltzen dutenean, delitu terroristen arduradunak jarraituz, atxilotuz eta epaileen esku jarriz». Epaile eta Auzitegiek «berme guztiekin egindako prozesu justu batean» zigortatutakoekin ere ezingo dira parekatu «terrorismoaren biktimak». Agiri «anbiguoak» onartezintzat jo ditu «Estatuaren eta terrorearen arteako ekidistantzia duten konpromisoak» badituzte.
•Biktimen eta presoen mina parekatzea. «Terrorismoarenbiktimek jasandako sufrimendua edo terrorismoa erabili edo justifikatu dutelako daukan erantzukizunagatik espetxe zigorra betetzeagatik aldi batean izandako atsekabe efektua maila berean jartzea» onartezina dela dio Konstituzionalak.
•«Xantaia terrorista». «Terrorismoari zilegitasuna aitortzea» ere debekatuta dauka ezker abertzalearen alderdi berriak, batez ere, helburu politikoak lortzeko bada, edo «xantaia» gisa erabiltzen, «presio politiko eta sozialaren» bitartez, eta «bide baketsu eta demokratikoetatik aparte».
•«Terroristak goratzea». «Ekintza terroristak» egin dituztenak «gorestea edo biktima zein heroi gisa aurkeztea» Sortu legez kanpo uzteko beste arrazoi bat litzateke, Konstituzionalarentzat. Presoak izan daitezke pertsona horiek. Biktimak edo haien familiakoak «gutxiesten edo umiliatzen» dituzten ekitaldiak ere ezingo dira egin. Konstituzionalak larritzat jotzen du instituzioetan daudenek jarrera hori «baimentzea eta onartzea» ere.
•«Konstituzio ordena gutxiestea». «Ordena Konstituzionala gutxiestea» ere galerazita daukate Sortuko kideek: «Demokratikoki onartutako legeak ez betetzera bultzatzea, erakunde terroristei mesede egiteko helburuarekin». Talde «terroristak» diruz sustengatzea ere galarazita daukate.
Baldintzak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu