Baldintzapean aske utzi dute 2009an atxilotutako Jagoba Apaolaza gaztea
Jagoba Apaolaza gaztea baldintzapean aske geratu da, 5.000 euroko bermea ordaindu ondoren. Gazte independentisten aurka 2009ko azaroan eginiko polizia operazio zabal batean atxilotu zuten Apaolaza Gasteizen, beste bederatzi gazterekin batera. Espainiako Auzitegi Nazionaleko FernandoGrande-Marlaska epaileak aginduta, Guardia Zibilak eta Espainiako Poliziak 35 gazte atxilotu zituen Hego Euskal Herri osora zabaldu zuten operazio batean. Atxilotutako 35 gazteetatik 31 espetxeratzeko agindu zuen epaileak. Segi gazte erakundeko kide izatea eta ETAren aginduetara aritzea leporatu zien guztiei. Polizien esku emandako bost eguneko inkomunikazioa altxa ondoren, atxilotu guztiek salatu zituzten tratu txarrak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu