EUSKAL PRESOAK

Baldintzapean aske utzi dute Alvarez Santacristina presoa

Langraiz bidea deritzonaren barnean dago, eta hirugarren graduan zegoen.

Jose Luis Alvarez Santacristina Txelis presoa. EFE
2015eko abuztuaren 7a
10:27
Entzun

Jose Luis Castro espetxe zaintzako epaileak argitaratutako autoan adierazi duenez, Jose Luis Alvarez Santacristina Txelis presoak zigorraren hiru laurdenak bete ditu, hirugarren graduan dago, "jarrera ona du" eta "gizarteratzeko pronostiko egokia" dauka.

Baldintzapean aske uztea lortuta, ez du espetxera itzuli beharrik izango, eta hilean behin joan beharko du epaitegira sinatzera. 2019ko abendura arteko zigorra zuen ezarria.

1992ko martxoko Bidarteko polizia operazioan atxilotu zuten Alvarez Santacristina, ETAko zuzendaritzako kide zela. Duela hiru urte, Euskal Herriko Unibertsitateko udako ikastaro batean hartu zuen parte eskutitz bidez, eta barkamena eskatu zien ETAk eragindako biktimei.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.