Gizartea

Baldintzapean aske utzi dute Lekeition intoxikatutako bi anaia gaztetxoen aita

Bat-batean eritu ziren bi gazteak ekainaren 26an, eta bat hil egin zen; ikerketa lerro guztiak zabalik daudela esan dute ertzainek.

Berria.eus
2015eko uztailaren 18a
07:50
Entzun

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, baldintzapean aske utzi dute bi gaztetxoen—13 urtekoak biak, bikiak— aita. Lau egunez atxilo eduki dute gizonezkoa, eta epailearen aurretik igaro ostean utzi dute aske. Azaldu dute hainbat ikerketa egin dituztela bi gaztetxoak zerk eritu zituen ikusteko, baina sekretupean dago sumarioa, eta deus gutxi jakin ahal izan da orain arte.

Aitak inolako inputaziorik duen ez dute argitu ertzainek; ama inputatuta dagoela esan dute hainbat hedabidek, baina hori ere ez dute baieztatu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.