Baldintzapean aske uztea ukatu diote Frederik Haranbururi

2015eko abuztuaren 6a
18:17
Entzun

Parisko Dei Auzitegiak baztertu egin du berriro ere Frederik Haranburu Txistor baldintzapean askatzeko eskaera.

Senpereko presoari 1990. urtean ezarri zioten bizi guztiko espetxe zigorra, eta 2013an egin zuen baldintzapean aske geratzeko lehen eskaera. Iragan martxoan, baldintzapean askatzeko eskaera atzera bota zuen Frantziako Justiziak, baina helegitea aurkeztu zuen Haranbururen abokatuak. Helegitea, ordea, ez du aintzat hartu epaitegiak, Kazeta.eus atariak jakinarazi duenez. Bihar ezagutaraziko dute helegitea zergatik baztertu duten.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.