Euskal presoak

Baldintzapeko askatasuna kendu diote Uribetxebarriari

Espainiako Auzitegi Nazionaleko Espetxe Zaintzako epaileak hartu du erabakia, fiskalak hala eskatuta. Etxean preso jarraituko du.

Uribetxebarria, Bergarara deklaratzea joan zenean, iragan astean. R. BOGAJO, ARP
Hodei Iruretagoiena
2014ko apirilaren 8a
08:03
Entzun

Baldintzarik gabeko espetxearen eta baldintzapeko askatasunaren artean "disfuntzioa" zegoela argudiatu zuen fiskalak, eta bigarrena kentzeko eskatu zuen. Onartu egin du eskaera orain Auzitegi Nazionalak, eta kendu egin dio Josu Uribetxebarriari 2012ko abuztuan onartutakoa. Hala, baldintzarik gabeko espetxeratzean geratuko da euskal presoa, 1997an atxilotu batek inkomunikazio aldian egindako deklarazioetan oinarrituta ireki zioten auzi berriagatik.

Ismael Moreno epaileak ireki zion auzi hori, eta Bergarako epaitegian deklaratu ondoren, etxean preso sartzea erabaki zuen, besteak beste, "ihes egiteko arriskua" zuela esanez. Defentsak salatu zuen "helburu politiko eta mediatikoei" soilik erantzuten diela erabakiak, juridikoki ez lukeelako aldatuko, auzi berrian epaitu eta zigortuko balute ere, Uribetxebarriak bete beharreko kartzela urteen batura —30 urteko gehieneko zigorra du—.

Gaitz larri eta sendaezina du, eta horregatik ez zuen espetxera bidali Moreno epaileak, mediku txosten guztiek hala aholkatzen dutelako. Oraingoz, beraz, etxean preso jarraituko du, Poliziaren zaintzapean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.