Maria Angeles Germanen desagertzearekin zerikusia duelakoan atxilotutako andrea baldintzarik gabe aske utzi du epaileak, Euskadi Irratiak aurreratu duenez. Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusian aritu da deklaratzen, 11:00etatik. Haren senarra ere gaur pasa da auzitegitik;epaileak orduan jakinarazi dio atxiloaldia luzatzea erabaki duela. Beste bi egunez izango dute atxilo. Atxilotutako senar-emazteak Barbaringoak (Nafarroa) dira, eta desagertuaren lagun hurbilekoak. Abuztuaren 9tik ez dago Germanen berririk.
Poliziak dio Germanek hitzordua zuela atxilotutako gizonarekin desgertu zen egunean. Garesen (Nafarroa) ziren geratuak. Harrezkero, ez dago andrearen berririk.
GIZARTEA
Baldintzarik gabe aske utzi dute Urbiolako desagertzearen harira atxilotutako andrea
Beste atxilotua, gizona, bi egun gehiagoan izango dute polizia etxean. Maria Angeles German etxetik falta da abuztuaren 9az gero. Poliziak dio atxilotutako gizonarekin geratua zela egun hartan, eta harrezkero falta dela. Gizona atxilotu ondotik atzeman zuten haren emaztea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu