Politika

"Baldintzarik gabeko elkarrizketa" eskaini die Imazek Raxoi eta Rodriguez Zapaterori

Josu Jon Imaz EAJko EBBren lehendakariak "baldintzarik gabeko elkarrizketa" izateko eskaintza egin die gaur Bilbon PPko idazkari nagusia Mariano Raxoiri eta PSOEko idazkari nagusi Jose Luis Rodriguez Zapaterori. Imazek EAJk Espainiako martxoko hauteskundeetarako Bizkaiko hautagaien aurkezpenean egin die "eskaintza formal" hori, "elkarrizketa bare, demokratiko eta baketsu bat izateko".

2004ko otsailaren 17a
18:28
Entzun
"Nahikoa da aurrekanpainaren garapena ikustea eztabaida Estatu ereduan dagoela ohartzeko. Besten behin ere, euskal auzia eta Elkarbizitzarako Akordio politiko berria daude eztabaidaren aurrean", azpimarratu du Josu Jon Imazek.

PPri et PSOEri elkarrizketa proposamena egin eta gero, Imazek esan du EAJk "eskua luzatzen duela euskal gizarteak duen normalizazio politikoaren arazoari irtenbide bat bilatzeko, eta Euskadi eta Espainiaren artean elkarbizitzarako harreman ona izan dadin".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.