Joan den ostiralean, maiatzaren 4an, kalderoi bat agertu zen hilda Iñurritza errekaren bokale inguruan, Zarautzen, Zarauzko Hitzak jakinarazi duenez. Larunbatean, mareak erreka barrurantz eraman zuen 150 metro inguru, eta gaur oraindik bertan jarraitzen du.
[YouTube]https://youtu.be/AICD5AiOCRo[/YouTube]
Duela gutxi, azaroan, beste balea bat agertu zen Zarautzen. Hainbaat egunez ibili zen han-hemenka eta azkenean hondarretan harrapatuta geratu zen. Orduko horretan, baina, surflari talde batek itsasora itzultzen lagundu zuen.
[YouTube]https://youtu.be/pHO8RgzuO_w[/YouTube]
AZTIko ikerlariek zehaztu dute zere txiki bat dela (balaenoptera acutorostrata), "bai tamainagatik eta bai pektoraleko aletan duen orban zuriagatik, espezie hau identifikatzeko ikur argia". Baleak kostaldera hurbiltzea ez da ezohikoa, eta iaz urtarrilean Getarian ere agertu zen balea ba. Zarata aterata lortu zuten hura itsasora eramatea.
[YouTube]https://youtu.be/qPU1rzByXMg[/YouTube]