Bidarteko kostaldean zortzi eta hamar metro bitarteko luzerako balea ikusi izanaren abisua jaso zuten Angeluko suhiltzaileek bart iluntzean.
Zetazeoa hilda zegoela baieztatu baino ezin izan zuten egin suhiltzaileek. Hiru ordu eman zituzten gorpua hondartzara eramateko, eta gaur eginen diote autopsia.