Euskal presoak

Balentin Lasarte atera da kartzelatik

 2009tik bigarren graduan egon da, eta Langraiz bidea hartutako presoen taldekoa izan da. 

Valentin Lasarte, autoan, kartzelatik atera ostean. DAVID AGUILAR, EFE
Berria.eus
2015eko martxoaren 16a
09:45
Entzun

Atzo goizean geratu zen aske Balentin Lasarte euskal presoa, hemeretzi urte kartzelan igaro ostean. 30 urteko espetxe zigorra ezarri zioten. Gregorio Ordoñez eta Fernando Mujikaren hilketetan parte hartzeagatik zigortu zuten, besteak beste.

2009tik bigarren graduan egon da Lasarte preso, eta Langraiz bidea hartutako presoen taldean egon da. Zaballako espetxetik irten da. 

Justizia ministroa, "harrituta"

Rafael Catala Espainiako Justizia ministroak esan du, "harrituta" jaso duela Lasarteren askatasunaren berria. Gaineratu du halako epai "epelak" sahiestu egingo dituela Zigor Kodearen erreformak. Izan ere, besteak beste, bizi osorako kartzela zigorraren aukera aurreikusten da bertan. 

Consuelo Ordoñez Coviteko presidenteak esan du "injustua" dela Lasarte kaleratzea, ez baitu justiziarekin kolaboratzeko borondaterik agertu. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.