Getariako (Gipuzkoa) Balentziaga Museoko ustezko ustelkeria kasua dela-eta Eusko Legebiltzarrean eratuta duten batzordeak ebazpena onartu du gaur baina, oraingoz, ez du zertan datzan esan. PSE-EE, PP, EHAK, EA, EB eta Aralar azaldu dira ebazpenaren alde, eta EAJ abstenitu egin da. Eusko Jaurlaritza Museoko ardura postuetan dago.
Onintza Lasa EAko legebiltzarkidea da batzorde horretako burua, eta esan du hilaren 22an ebazpenari buruzko bozketa egingo dutela Legebiltzarrean.
Lehengo astera arteko ondorioetan, batzordeak zioen Mariano Kamio Getariako alkate ohi (EAJ) eta Balentziaga Museoko kudeatzaile izandakoak "arduragabe" jokatu zuela kudeaketan.
Politika
Balentziaga Museoko aferari buruzko Eusko Legebiltzarreko batzordeak ebazpena onartu du, EAJren abstentzioarekin
Oraingoz, ez du jakinarazi ebazpena zertan datzan. Hilaren 22an bozketa egingo dute parlamentuan. Gaur PSE-EE, PP, EHAK, EA, EB eta Aralarrek aldeko botoa eman dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu