Kultur aniztasuna izan da aurten Euskal Eskola Publikoaren jaiko ardatz nagusia, Bergaran (Gipuzkoa), baina, proiektua behar bezala aurrera eramateko, baliabide gehiago eskatu dituzte.
Eskola Publikoaren 18. festa ospatu du EHIGE Euskal Herriko Ikasleen Gurasoen Elkarteak, Obatu Euskal Eskola Publikoari lelopean. 11:00etan hasi dute jaia, eta arratsaldera artean jende asko batu da.
Familientzako egitaraua prestatu dute. Horrez gain, egun osoan bestelako ekintzak ere izan dira; besteak beste, gaztelu puzgarriak, tailerrak, kontzertuak eta erakusketak. Bederatzi gune egon dira. Haietako batean, munduko hainbat herrialdetako dantza erakustaldiez gain, jakien dastaketa ere eman dute. Dena den, beste guneetan ere gai horri lotutako jarduerak izan dira.
Jaiari amaiera emateko, erromeria izan da San Martin plazan.
Hezkuntza
Baliabide gehiago eskatu dituzte Euskal Eskola Publikoaren jaian
Bergaran egin dute festa, 18.a, kultur aniztasuna ardatz hartuta. Jende asko bildu da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu