«Balio handiko» liburu batzuk eta litografiak hondatu dira Artelekun
Metro eta erdiko altuera hartu zuen Artelekuko eraikinaren barruan urak igandean, eta «oso kalte handiak» eragin ditu, Gipuzkoako Diputazioak jakinarazi duenez. Litografiak eta «balio handiko» liburu batzuk behintzat hondatu ditu urak, liburutegian sartu denean. Oraindik ezin izan dituzte zehaztu kalteak; barruan ura bazegoen atzo oraindik ere, eta husteko zain daude garbitu eta galeren kontuak egiten hasteko. Itxi egin dute, eta ez dakite noiz zabaldu ahalko duten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu