Soslaia. Yolanda Jubeto

Balioei eusten dien ekonomista

2012ko abuztuaren 3a
00:00
Entzun
Titulu, ikerketa eta lan oparoz jantzitako curriculuma du. Ekonomian doktore da; EHUko Ekonomia Aplikatua sailean, Garapen Ekonomia, Nazioarteko Ekonomia Harremanak, Herri Ogasuna, eta Ekonomia Politikoa irakasten ditu; Euskal Herriko zein nazioarteko ekonomian aditua da, eta ikuspegi feminista gehitzen die azterketa etengabeei. Euskal Herriko ekonomiari, arrantza zein nekazaritzari, berrikuntza sistemei eta burujabetza ekonomikoari buruzko lanak argitaratu ditu, eta eztabaidarako lan ugari prestatu ditu ekonomia eta emakumeari lotutako gaietan. UEUko kide da, eta Hegoa Unibertsitate Institutuan ere ari da. Ekonomiaren izaera materialistatik urrun ezkerreko balioak izanik, diruari erreparatu ordez zoriontasunari begiratzen dio.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.