Politika

Baliogabetutako herri plataformak 'gezurretan' ari direla salatu du Aralarrek

Beren alderdia "ilegalizazioaren aurka lanean tinko" aritu den bakarra dela adierazi dute Xabier Sarasua eta Ainhoa Larrañaga Aralargo kideek. Leitzako zinegotzi baten karguaz aparte, ez zegokien beste kargu bat berarekin ere ez direla jabetu gehitu dute Aralargo kideek.

2004ko uztailaren 27a
18:44
Entzun
Baliogabetutako herri plataformek Hego Euskal Herriko hamabost bat alkateren dimisioa eskatu ondoren, Aralargo kideek, Xabier Sarasuak eta Ainhoa Larrañagak hain zuzen, baieztapen horiek "gezurra" direla salatzeko prentsaurrekoa antolatu dute.Ez zegokien Leitzako zinegotzi kargu baten jabe besterik ez direla egin ziurtatu dute. Hori guztia gainera, Leitzan "UPNren alkatetza sahiesteko" egin zutela gaineratu dute Aralargo bi kideek.

Honela, udaletxeetan baliogabetutako herri plataformen parte hartzea ziurtatzeko Udal Kontseiluak sortzearen garrantzia azpimarratu dute. Honekin batera, egoera "antidemokratiko" horri aurre egiteko ilegalizazioaren aurkako alderdien artean elkarrizketa sustatzeko beharra dagoela adierazi du Aralarrek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.