Udalen osaketa

Baliogabetzeen aurka protestan ari ziren bost pertsona atxilotu ditu Ertzaintzak

Sestaon, Lekeition eta Zallan gertatu dira atxiloketak. Herri askotan protestak egin dira EAE-ANVk deituta, eta istiluak izan dira zenbaitetan.

2007ko ekainaren 16a
18:41
Entzun
Ezker abertzalearen zerrenden baliogabetzearen aurka protestan ari ziren bost pertsona atxilotu ditu gaur goizean Ertzaintzak, udalen osaketetan.

Sestaon (Bizkaia) egin ditu atxiloketa horietako hiru. Udala osatzeko batzarrean parte hartzen saiatu dira EAE-ANVren jarraitzaileak, baina udaltzainek eta ertzainek galarazi egin diete, eta udaletxetik aterarazi. Ondoren, atarian jarraitu dute istiluek, eta Askatasunaren arabera, Ertzaintza gogor oldartu da manifestarien aurka. Ondoren atxilotu ditu hiru lagun horiek.

Lekeition (Bizkaia) beste pertsona bat atxilotu du Ertzaintzak. Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak zabaldu duenez,istiluak izan dira udaletxe atarian, eta "desobedienetzia eta agintariei eraso egitea" egotzita atxilotu dute lagun hori.

Zallan(Bizkaia) Udaletxeko batzar aretoan atxilotu dute ezker abertzalearen jarraitzaile bat, "desordena publikoa" eragitea leporatuta.

Horrez gain, herri askotan egin dira zerrenden baliogabetzearen eta ezker abertzaleari jarri zaizkion eragozpenen kontrako protestak. Horietako zenbaitetan istiluak izan dira, hala nola, Andoainen (Gipuzkoa), Astigarragan (Gipuzkoan) edo Ordizian (Gipuzkoa). Azken herri horretan Ertzaintzak indarrez atera ditu beren ustez dagozkien aulkiak eskuratu nahi zituzten EAE-ANVko kideak. Ordizian boto baliogabea izan zen nagusi.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.