Baliteke EBk azarorako izatea lehen txertoa

Kontratu bat du AstraZeneca Erresuma Batuko laborategiarekin, 300 milioi dosi eskuratzeko.

COVID-19aren aurkako txertoarekin frogak egiten hasi dira laborategi batzuetan. EFE
Olatz Esteban Ezkati.
2020ko irailaren 4a
11:31
Entzun

Baliteke urtea amaitu aurretik lehen txertoa izatea EB Europako Batasuneko herrialdeek. AstraZeneca laborategiarekin kontratu bat sinatu du Bruselak, eta, iragarpenen arabera, baliteke azarorako izatea lehen dosiak: 30 milioi inguru. Erresuma Batuko laborategia Oxfordeko Unibertsitatearekin ari da elkarlanean, eta, guztira, 300 milioi dosi eskuratzea adostu du Europar Batasunarekin. Txertoa bigarren eta hirugarren faseen artean dago, eta aurreko faseko emaitzak «itxaropentsuak» izan ziren.

Dosi horiek EBko herrialde guztien artean banatuko dira, biztanle kopuruaren arabera. Izan ere, herrialde guztiek egin dute bat Bruselak eginiko akordioarekin. Helburua, orain, txertoa herrialde guztietara aldi berean eta prezio berean heltzea da. «Ahalegin kolektiboa da, eta banaketa bidezkoa izango da», azaldu dute Bruselako iturriek.

Era berean, Europako Batzordea beste bost laborategirekin akordioak itxi nahian dabil; besteak beste, Sanofi, Curevac eta Modernarekin. Batzordeak nabarmendu du «oso garrantzitsua» dela merkaturatzen diren lehen txertoak eskuratzea, konfinamenduak «oso garestiak» baitira Europarentzat. Europako Batasuna osatzen duten herrialdeei dagokie txertoak nola banatuko diren erabakitzea, baina, lehen urrats «egokia», biztanleen %30a txertatzea izango litzateke Bruselarentzat.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.