Baliteke Eusko Jaurlaritza berria abenduan eratzea
Eusko Legebiltzarra eratzeko epeak zehaztuta daude jada. Botoen zenbaketa osoa datorren larunbatean egingo da, eta astelehenetik aurrera kreditazioak bidaltzen hasiko zaizkie hautetsiei. Horien herenak kreditatu ostean hasiko da legebiltzar berria eratzeko prozesua. Aurreko legealdietako epeei erreparatuz gero, eta aurreikuspenak betetzen badira, azaroaren hirugarren asterako eratuta geratuko da Eusko Legebiltzarra. Hori hala, abenduaren hasieran lehendakari berriak karguaren zina egingo luke, eta gobernu berria abenduaren erdialderako eratuta gera liteke. Aurrekontuak onartu behar ditu gobernu berriak eta, beraz, litekeena da urtarrilean lanean egotea legebiltzarra.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu