Zientzialariek azufrea, nitrogenoa, hidrogenoa, oxigenoa, fosforoa eta karbonoa topatu dituzte.
Emaitzek erakusten dute Yellowknife badian, Curiosity robota egon zen lekuan, ibai bat eta laku txiki bat egon zirela, eta posible dela han mikrobioentzako baldintza egokiak ahalbidetuko lituzketen osagai kimikoak egotea.
"Misio honen oinarrietako bat zen jakitea Marten bizitza egon ahal izateko testuingurua ote zegoen", esan du Michael Meyer zientzialariak. "Orain arte dakigunarengatik, erantzuna 'bai' da", gaineratu du.