Balizko legez kanporatzea saihesteko kolektiboa sortu du ANCk

2014ko apirilaren 14a
11:42
Entzun

ANC Kataluniako Biltzar Nazionala legez kanpo uzteko eskatu zuen Manos Limpias elkarteak martxoaren amaieran, eta, hain zuzen ere, "kanpoko esku hartzeetatik babesteko" eta biltzarreko presidente Carme Forcadell babesteko hartu dute erabakia —fiskalak esan zuen biltzarraren inguruko ikerketarik ez zela abian—. Essencia du izena taldeak, eta ANCko 50 lagun inguruk sortu dute.

Asteazkenean aurkeztuko dute taldea ofizialki. "Erne" egotea eta erakundearen oinarriak indartzea izango dira horren egitekoak, Espainiako Gobernuak ANC legez kanpo uzteko prozesua hasiko balu ere. Kolektiboaren ideiak bilduko dituen dekalogo bat ere aurkeztuko dute, eta horrekin bat egiteko aukera emango diete ANCren idazkaritza nazionala berritzeko hauteskundeetara aurkeztuko direnei —maiatzaren 10ean izango dira—.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.