Balmaseda-Bilbo tren zerbitzua etenda egon da, fardel susmagarri bat aurkitu dutela-eta
Trenbide ondoan "fardel susmagarri bat" aurkitiu dutela eta, Balmaseda eta Bilbo arteko FEVEren tren zerbitzua geldituta egon da ordubetez, Ertzaintzako artezilariek fardel horretan lehergailurik ez zegoela frogatu duten arte. Ondorioz, lau trenek ezin izan dute ibilbidea bete, eta atzerapenak pilatu dira. Egunean zehar egoera bere onera etortzea espero du FEVEk.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu