Balmasedako gizon bat hil da Kantabrian, arrantzan ari zela
BILBO. Gurutze Gorriko urpekariek Balmasedako (Bizkaia) gizon baten gorpua atera dute itsasotik Castro Urdialesen (Kantabria, Espainia). Gizona arrantzan ari zela, bizkar zorroa erori egin zitzaion, eta hura berreskuratzen saiatu zenean desagertu zen. 10:17ean jaso zuten alarma deia, baina 13:10era arte ezin izan zuten uretatik atera 40 urteko Balmasedako bizilagunaren gorpua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu