Zehazki, talde armaturi laguntzeaz akusatu ditu, "ETAren fronte instituzional zein armatua babesteko ekitaldi bat antolatu zutelako"; desobedientziaz, "Batasunaren jarduna etetea agintzen zuen ebazpen judiziala ez betetzeagatik; eta Espainia laidotzeaz, manifestazioaren amaieran norbaitzuk Espainiako bandera bat erre zutelako.
Hiru atxilotuek konfiantzako abokatuarekin deklaratzeko aukera izan dute; gaurko egunez Iñigo Iruin abokatuak hartuko du atxilotuen defentsa.
Espainiako Poliziak atzo goizean atxilotu zituen Petrikorena, Balda eta Iñigo, Espainiako AuzitegiNazionaleko Baltasar Garzon epailearen aginduz. Hiru atxilotuek konfiantzako abokatuarekin deklaratzeko aukera izan dute; gaurko egunez Iñigo Iruin abokatuak hartuko du atxilotuen defentsa.
Polizia operazioa
Baltasar Garzon epaileak Petrikorena, Balda eta Iñigo espetxeratzeko agindua eman du
Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Baltasar Garzonek Juan Joxe Petrikorena, Iñigo Balda eta Ainhoa Iñigo espetxeratzeko agindu du. Garzonek abuztuaren 10ean Donostian eginiko 'No apartheid. Autodeterminazioa' manifestazioarekin lotuta agindu du hiru lagun horiek espetxeratzeko. Auzitegi Nazionaleko iturrien arabera, "talde armaturi laguntzea, desobedientzia eta Espainia laidotzea" leporatzen die Garzonek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu