Baltasar Garzon eta Laurence Le Vert, elkarrekin

2003ko urriaren 9a
00:00
Entzun
Euskal Herrian zehar poliziek egindako atxiloketak mugaren bi aldeetan burutu zituzten, atzo. Espainiako eta Frantziako poliziak aritu ziren lan horretan; Espainiakoa Hegoaldean eta Frantziakoa Iparraldean. Baina atzokoa ez zen polizien arteko elkarlan soila izan. Izan ere, aginduak, ETAren aurkako borrokan buru belarri ibiltzen diren Baltasar Garzon eta Laurence Le Vert epaileak eginak izan ziren. Garzonek prestatu zuen operazioaren funtsa eta, ondoren, Le Vert Parisko epaileari, Iparraldeari zegokion zatia bere gain hartzeko eskatu zion. Honek, proposamena onartu eta, Lapurdi eta Behe Nafarroako zein Bordeleko atxiloketak agindu zituen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.