auzitegiak

Baltasar Garzoni 11 urteko inhabilitazioa ezarri diote 'Gurtel auziagatik'

Espainiako Auzitegi Gorenak eman du epailearen kontrako epaia, telefono deiak grabatzeko agindua modu ilegalean eman izana leporatuta.

2012ko otsailaren 9a
16:58
Entzun

Espainiako Auzitegi Gorenak 11 urteko inhabilitazioa ezarri dio Baltasar Garzon epaileari, Gurtel ustelkeria auzian telefono deiak grabatzeko agindua legez kanpo eman izana egotzita. 14:00 aldera jakinarazi du erabakia Gorenak. Zazpi magistratuek aho batez onartu dute zigorra, eta, horrekin batera, 2.500 euro ordaintzera behartu dute.

Espainiako Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak datozen egunetan kenduko dio Garzoni epaile izaera.

Auzitegi Gorenak erabaki du deiak grabatzeko aginduarekin "erabaki bidegabea" hartu zuela Garzonek, eta "kartzelan zeuden inputatuen defentsa eskubidea urratu" zuela, "onargarri izan zitekeen gutxieneko arrazoirik gabe".

"Edozein preziotan lortutako justizia ez da justizia", dio epaiak.

Garzon frankismoko krimenak ikertzeagatik ere epaitu dute Gorenean azken asteetan, eta, atzo, azken egunean, Manos Limpias eta Libertad e Identidad elkarteek osatutako herri akusazioak hogei urteko inhabilitazioa eskatu zuen haren aurka, hilketak ikertzeko agindua eman zuenean prebarikazioa egin zuelakoan. Elkarteen arabera, eskumen hori ez zegokion Garzoni, "eta hori hark bazekien". Luis Navajas fiskalak absoluzioa eskatu zuen.


 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.