Balza: «Azken urteetako hilketa guztiak argitu ditugu»

Oraindik konpondu gabe dago 1999ko irailaren 5ean Ugaon hilda aurkitu zuten Laura Orue Zeberioko gaztearen hilketa

jakes goikoetxea
DONOSTIA
2005eko ekainaren 15a
00:00
Entzun
«Azken urteetan Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan gertatu diren delitu larri guztien artean Ertzaintzak hilketa guztiak argitu ditu. Eta gertaera horien arrazoiak zehaztu ditu». Hala nabarmendu zuen Javier Balza Eusko Jaurlaritzako jarduneko Herrizaingo sailburuak, atzo, Gasteizen. Gobernu Kontseilua amaitu ostean esan zuen, Donostiako Errotaburuko sutea eta heriotza hizpide. Balzak ez zuen ikerketari buruzko daturik edo hipotesirik eman, baina ertzainei lan egiten uzteko eskatu zuen.

Javier Balzak adierazpen horiek egin zituenean ez zuen gogoan, ordea, besteak beste, Laura Orueren hilketa. Zeberioko (Bizkaia) 21 urteko gaztea 1999ko abuztuaren 29an desagertu zen: abuztuaren 28an lanetik atera zen 23:30 aldera eta lagunekin Ugaoko tren geltokian egin zuen hitzordua, 01:15eko trena hartu eta Laudioko (Araba) jaietara joateko. Laura, ordea, ez zen lagunekin elkartu. Orueren autoa Ugaoko tren geltokian aurkitu zuten abuztuaren 29an.Hurrengo egunetan ehunka lagun aritu ziren Orueren bila inguruetan. Ugaoko pinudi batean aurkitu zuten irailaren 5ean. Auzi medikuak adierazi zuenez, itota hil zuten.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.