Javier Balza

Balza: "ETArekin ezin da ez politikarik egin ez eta inolako negoziaziorik eraman"

Javier Balza EAEko Herrizaingo sailburuak Radio Euskadin adierazi duenez, "erakunde terrorista batekin soilik bide polizialak balio du. Gauerdian eskopeta batekin zure zain daudenekin ezin da inolako negoziazio politikorik gauzatu". Ekimen polizialen ondorioz ETA ahulduta dagoela azpimarratu du Balzak.

2003ko irailaren 17a
13:29
Entzun
"Nire ustez politika egin beharra dago, justiziak legez kanpo utzi dituen talde parlamentarioekin ere; hala ere, ETArekin ezin da ez politikarik ez eta inolako negoziazio politikorik eraman", adierazi du Balzak.

Balzaren ustez, "ekimen polizialen ondorioz ETA ahulduta dago, eta atentatuak egiteko gaitasuna jeitsi du. Kontuak kontu, uda osoan zehar frogatu denez, atentuak egiten jarraitzeko gaitasuna izaten jarraitzen du".

Azken hilabeteetan Espainiako Gobernuko zenbait kidek Eusko Alderdi Jeltzalearen eta ETAren arteko "konplizitatea" salatu dute. "Zenbait lagunek EAJ eta ETAren arteko ustezko tratu batez mintzatu dira. Hori gezurra izateaz gain intoxikazio ikaragarria da".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.