Sanchizen heriotza

Balza Otegi auzitegietara eramateko prest agertu da, "Sanchizen heriotzaren inguran esandako gezurrei aurre egiteko"

Javier Balza Herrizaingo sailburua "Arnaldo Otegi eta Batasunako beste zenbait ordezkari auzitegietara eramateko prest" agertu da, "Kontxi Sanchizen heriotzaren inguruan esandako gezurrei aurre egiteko". Balzak Eusko Legebiltzarrean mintzatu da gaiaren inguruan, SA legebiltzar taldeak hala eskatuta.

2004ko apirilaren 1a
12:25
Entzun
Sanchizen heriotza "manipulatzea" leporatu dio Balzak ezker abertzaleari. "Ertzaintzaren izen ona zikintzeko kanpaina baten aurrean gaude. Batasunak kasua manipulatu egin du. Guk ditugun datuen arabera, Kontxi Sanchiz ez zegoen manifestazioan parte hartzen. Zergatik ez du ezker abertzaleak hori esaten?". Sanchiz Ertzaintzaren erasoaren aurretik jarri zela ondoezik azpimarratu du Balzak.

Sozialista Abertzaleak taldeko legebiltzarkide Jone Goirizelaiak adierazi duenez, "Balzak dioena gezurra dela frogatzen duten datuak ditugu, bai eta 20 lekuko baino gehiagoren testigantzak jasotzen dituen salaketa ere".Sanchiz Ertzaintzaren erasoaren ondorioz hil zela nabarmendu du Goirizelaiak. "Balzak ez du Hernanin benetan gertatu zena kontatzen". Bestalde, kasua argitzeko sortutako batzordean Kontxi Sanchizen familiak ere parte hartu beharko lukeela nabarmendu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.