Balzak Bilboko Epaitegiaren aurkako salaketa jarriko du CGPJn

EDURNE BEGIRISTAIN GASTEIZ
2006ko abenduaren 14a
00:00
Entzun
Bilboko 8. Instrukzio Epaitegiko epailearen aurkako salaketa jarriko du Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak CGPJ Botere Judizialaren Kontseilu Nagusian. Azaroaren 10ean Bilbon jasotako istiluetan diligentziak egin zituzten bi ertzainen aurkako dedukzioa eskatu zuen epaitegi horrek, ustez datuak ezkutatu edo faltsutu zituztelako. Javier Balza Herrizaingo sailburuaren aburuz, erabaki hura «neurriz kanpokoa» izan zen eta egindako filtrazioak «epai-babesaren haustura» ekarri du, hargatik jarriko du salaketa CGPJn. Balzaren ustez, epaileak edo idazkari judizialak egin zuen filtrazio hori.

Herrizaingo sailburuak Eusko Legebiltzarrean agerraldia egin zuen atzo, PPk eskatuta. Azaroaren 10ean Bilbon izandako liskarren harira Ertzaintzak egindako atestatuen inguruan azalpenak eskatu zizkion Carlos Urkijo PPko legebiltzarkideak. Balzak azaldu zuenez, Ertzaintzak egun horretan hiru argiketa idatzi zituen, eta bakoitza epaitegi desberdin batera bidali zuten, «Prozedura Kriminaleko 789. artikuluak zehazten duen modura».

Balzak adierazi zuenez, epaitegi guztiek hasieratik izan zuten Ertzaintzaren jardueraren berri, eta beraz, ukatu egin zuen datuak ezkutatu egin zirela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.