Igor Portu eta Mattin Sarasola ustezko etakideen atxiloketa dela-eta egingo den ikerketa judizialean -torturatuak izan direla salatu dute bi haiek-, Javier Balza Eusko Jaurlaritzaren Barne sailburuak "gardentasuna" eskatu du, "hartara Guardia Zibilaren jokabide erabat distiratsua kaltetua ez izatea saihesteko".
Haren ustez, "borroka antiterrorista ez da oztopatu behar zalantzekin edo susmoekin", eta Guardia Zibilaren operazioa "arrakastatsua" izan zela gogoratu du berriro, "ETAren talde operatibo bat haustea lortu zuelako".
Eusko Jaurlaritzak gaur zortzi atxiloketaz gardentasuna eskatu zuela dio Balzak eta, beraz, "zuhurtzia" gorde zuela.
Politika
Balzak Portu eta Sarasolaren atxiloketen inguruan "gardentasuna" eskatu du
Guardia Zibilaren operazioa "erabat distiratsua" izan zela esan du Eusko Jaurlaritzaren Barne sailburuak, eta ez dela oztopatu behar "zalantzekin edo susmoekin".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu