IPCC Aldaketa Klimatikoko Adituen Gobernu arteko Taldeak batzarra egin du aste honetan Valentzian, arazoari aurre egiteko tresna eta bitartekoak zeintzuk diren aztertzeko. NBE Nazio Batuen Erakundeko idazkari nagusi Ban Ki-moonek egin du itxiera hitzaldia, eta egunotan zientzilariek ondorioztatukoa berretsi eta aldarrikatu du: aldaketa klimatikoari aurre egiteko bitartekoak badirela, "benetakoak eta eskuragarriak". Ondorio horretatik, abiatuta orain gobernu eta agintarien txanda dela erantsi du Ki-moonek, eta haiei dagokiela planetaren etorkizuna arriskuan jartzen duen arrisku horren aurkako neurria hartzea.
Ildo horretatik, NBEren Aldaketa Klimatikorako Itunak Balin egitekoa duen batzarrean gobernuak arazo horri aurre egiteko ados jartzea espero duela adierazi du, "zientzilariek egin duten bezalaxe argi eta ahots bakarrez hitz egitea". Nazioarteko komunitatearen ekimen bateratuak aldaketa klimatikoaren ondorio larrienak geraraz ditzakeela nabarmendu du.
Ondorioei dagokienez, aldaketa klimatikoaren kalterik handienak garapen bidean diren herrialdeek nozituko dituztela ohartarazi du Ki-moonek: itsas mailaren igoerak batik bat Asia hegoaldeko eta Hego Amerikako herrialdeei erasango diela eta ur eskasiak Afrikari. "Eguraldiaren eta tenperaturen aldaketak pobreziaren putzura itzularaz ditzake garapen bidean diren herrialdeak, eta egin dituzten aurrerapen asko suntsitu". Hala ere, arazoak nazioarte guztiari eragiten diola erantsi du, eta herrialde guztiei dagokiela neurriak hartzea.
Mundua
Ban Ki-moon: "Aldaketa klimatikoari aurre egiteko benetako tresnak eta eskuragarriak daude"
NBEko idazkari nagusiak IPCCren batzarraren itxiera ekitaldian parte hartu du, Valentzian (Herrialde Katalanak). Zientzilariak ados jarri direla, eta orain gobernuei dagokiela arazoari aurre egiteko neurriak hartzea nabarmendu du. Aldaketa klimatikoak garapen bidean diren herrialdeei eragiten diela gehien ohartarazi du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu