Arritxu Santamaria Hitzarmenerako Mahaiko kideak azaldu duenez, gizarteak bere gain hartu behar ditu Oinarrizko Hitzarmen Demokratikoaren hiru printzipioak: “Euskal Herriaren aitorpena, erabakitzeko eskubidea eta konponbiderako prozesua ekarriko duen guztien arteko akordioaren beharra”. Hitzemenerako Mahaiko kideen ustez, beraz, gizarteak presioa egin behar die alderdi eta eragileei konponbiderako mahaia ahalik eta azkarren sor dezaten.
Hitzarmenerako Mahaia 55 gizarte eragile, sindikal eta politikok osatzen dute eta gizartea mugiarazi beharra dagoela iritzi diote; prozesua ez dutelako "elite politikoak eta sindikatuek" monopolizatu behar. Parte hartze aktiboa izan behar du gizarteak "konponbiderako mahaia sortzeko beharra eta bake prozesua bera hasteko beharra defensatzeko".
Txuitxi Ariznabarreta Hitzarmenerako Mahaiko kideak eman ditu abiatuko duten kanpainaren xehetasunak: www.konponbidea.info webgunearen bidez prozesuaren "bultzatzaile" izan daitezke herritarrak Euskal Herriak konponbidea behar du lelopean. Bestetik, 200.000 eskuorri eta 15.000 pin banatuko dituzte. Eskuorrietan gatazka konpontzeko "hizt gakoak" biltzen dira esaldi batean. Pinek, berriz, konponbide hitzaren K hizkia izango dute, herritarrek, kalean, bake eta normalizazio prozesua eska dezaten. "Jendeak bakarka egiten duen lan txikia oso garrantzitsua da", ziurtatu du Ariznabarretak.
Baketzea
“Banakoen inplikazioa” bultzatu nahi du Hitzarmenerako Mahaiak alderdi eta eragileei presio egiteko
Hitzarmenerako mahaiak kanpaina bat jarriko du martxan eragileekin egindako lana gizarteratzeko helburuarekin. Kanpaina =lwww.konponbidea.info==http://www.konponbidea.info/aurkezpena.php=l web orrialdearen bidez burutuko da. Herritarrek gaztazkaren konponbidean parte hartzea beharrezkoa dela uste du Hitzarmenerako Mahaiak. Hori dela eta alderdi eta eragileei Konponbidearen Mahaia sor dezaten presioa egitea gizarteari dagokiola uste du; gizarteak protagonista aktiboa izan behar du prozesuan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu