Politika
Banderen legea salatzen duen plaka berria jarri dute Gipuzkoako Diputazioan
Igandean lapurtu zuten plakaren ordez jarri dute, gaur eguerdian.
Gipuzkoako Diputazioak plaka berria jarri du Banderen legea salatzeko. Aurreko igandean, Diputazioaren eraikinetik lege hori salatzen zuen plaka bat lapurtu zuten. Handik gutxira bi pertsona atxilotu zituen Donostiako Udaltzaingoan, eta lapurreta grabatu zuten irudiekin bideo bat publiko egin zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu