Ezezagun batzuek hainbat kale eraso egin dituzte bart Ondarroan (Bizkaia) molotov koktel-en bidez. Gaueko hamabiak laurden gutxian hasi ziren erasoak egiten, eta banketxe batzuen, epaitegiaren eta Batzokiaren aurka egin dute.
Horien ondoren, banketxe baten kutxa automatikoa suntsituta utzi dute; Banco Santanderrena. Besteen kasuan, eraikinak belztuta geratu dira, beste kalterik gabe.
Kale erasoak
Banketxeak, epaitegia eta Batzokia erasotu dituzte Ondarroan bart
'Molotov koktel'-en bidez egin dituzte erasoak. Kutxa automatiko bat izan da kaltetuena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu