Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak emandako azalpenen arabera, 00:30 aldera hasi dira istiluak, Torrene kale inguruan. Aurpegia estalita zeramaten jende taldeek zaborren edukiontziak botatzen hasi dira, eta, halaber, bankuen bulegoetara, bidaia agentzietara eta telefono zerbitzuen saltokietara molotov koktelak jaurtitzen.
Eraso dioten banku baten egoitzan dezenteko sua piztu da, eraikineko lehen pisura iristerainokoa. Hori dela eta, banketxearen ondoko bi atarietako bizilagunak aterarazi dituzte, badaezpada. Nolanahi ere, suhiltzaileek bizkor amatatu dute, eta kalte handirik ez du eragin.
Algortan San Inazio jaietan dira.
Erasoak
Bankuen egoitzei eta saltokiei eraso diete Algortan
Bart gauean 'molotov koktelak' jaurtiz eraso diete zenbait banketxeri, bidaia agentziri eta telefono zerbitzuen saltokiri Getxoko (Bizkaia) Algorta auzoan. Erasoen ondorioz banku baten bulegoan sute handi samarra piztu dela eta, ondoko bi atarietako bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu