Bankuen erreskate publikoen arauak finkatu ditu EBk

2013ko abenduaren 12a
15:26
Entzun

Europako Parlamentuak eta Batzordeak akordioa lortu dute bankuak diru publikoarekin laguntzeko arauei buruz. Akordioaren helburua da diru publiko gutxiago jartzea eta bankuen erreskatea batez ere haren akziodunek eta hartzekodunek beren gain hartzea. Ez du, ordea, erreskate publikoa debekatzen, eta aukera ematen dio estatukide bakoitzari salbuespenak egiteko krisi sistemikoa denean edo estres azterketa zabal baten ondoren. Hori bai, esku hartze horiek EBren baimena beharko dute.

Krisia hasi zenetik kutxa publikoetako 473.000 milioi euro jaso dituzte EBko bankuek.

Erreskateen arauetako bat izango da 100.000 eurotik beherako gordailuak babestuta egongo direla, beti. Zipreko erreskatearekin izan zen zuloaren zait bat aurrezle txikiei estalarazteko saio bat, baina berehala itxi zuten. Zipren bezala, 100.000 eurotik gorako gordailuak ez dira guztiz babestuta egongo, baina horiek izango dira ukituko diren azkenak. Aurretik, galerak onartu beharko dituzte, hurrenez hurren, akziodunek, produktu hibridoen inbertitzaileek (ekarpenak eta preferenteak), babes berezirik gabeko hartzekodunek eta zor babestuaren jabeek.

Diru publikoa ere jarri ahal izango da banku bat salbatzeko, betiere bankuaren zorraren %8 kitatua badute hartzekodun pribatuek.  

Bankuen erreserba funtsa

Bankuek berek ere lagundu beharko dute sektorearen erreskatean. 100.000 eurotik beherako gordailuen %1 sartu beharko dute erreserba funts batean. Hamar urte izango dituzte horretarako, eta 70.000 milioi biltzea espero dute.

Bankuen barne erreskateak bultzatzeko arauak 2016ko urtarrilaren 1ean jarriko dira indarrean, EBko buruzagiek negoziatutakoa baino bi urte lehenago.

"Arau berri honekin, bankuen erreskate publiko erraldoiak eta horiek zergapekoen artean dituzten ondorioak iraganeko kontua izango dira", ziurtatu du Michel Barnier EBko komisarioak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.